gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Sábado, 7 de diciembre de 2024
Aresti
GIPUZKOAKULTURA.NET > GUíAS DE LECTURA > GABRIEL ARESTI, TODAVÍA
GABRIEL ARESTI, TRADUCTOR

Jon Juaristi 
T.S. Eliot euskaraz/Jon Juaristik apailatu edizioan


Gabriel Arestiren paperak arakatzean haren poema guztien edizioa prestatzen nuenean, itzulpen batzuen eskueskribuak aurkitu nituen: 1969an datatutako Hitz Jainkotarrak (Valle-Inclán-en Divinas Palabras), datarik abeko Jostirudi Jainkotarra (Curros Enriquez-en O divino sainete) eta Boccacioren ipuin batzuk (Luis Haranburu-Altunak 1977an argitaratuko lituzkeenak, Dekamerone Ttipia-ren titulupean) eta Lau Quartetto (T.S. Eliot-en Four Quartests), 1973-an dataturik.

Itzulpenek aparteko inportantzia bat dute Arestiren poesiaren ezaugarriak -metrikoak, linguistikoak, simbolikoak entenitzeko. 1954 eta 1960-aren artean egindakoak (Baudelaire, Juan Ramón Jiménez, Gabriela Mistral...) Maldan behera poemaren alde ilun asko --simboloak, egitura metrikoak- argi dezakete, adibidez, alejandrinoaren (14 silabako ahapaldia) usadioa eta irudi askoren esanahia. Poesia sozialaren etapa (Mailu batekin poema-bildumarekin hasia eta Harrizko herri hau liburuarekin hertsia) poeta batzuen itzulpenek markaturik dago: Blas de Otero, Gabriel Celaya, Vidal de Nicolás, Gregorio San Juan, José María de Basaldua, Julio Maruri eta Nazim Hik me t.

Azken itzulpenen etapak ez zituen, halere, eman zitzakeen fruituak eman. Aresti ez zen baliatu itzulpen hauen bidez eratutako hizkuritza poetikoaz lan propio bat egiteko. Heriotzak Gabrielen bizitza eta poemagintza moztu zituen ankerki. Ezin dezakegu jakin eztare susma zer espero zitekeen Gabrielengandik bide berri honetatik abiatu balitz.

Bakarrik gelditzen zaizkigu, etapa honen lekuko, itzulpen multzo bat. Batzuk argitaratu ziren. Batek iraun zuen argitaragabe: Lau Quartetto. Baina historiazko apur bat egin dezagun.

1969aren inguruan, Aresti Berazkoizko Joannes Leizarragaren lanak estudiatzen hasi zen, beharbada, ugonotearen lanen argitarapenaren laugarren mendeurrenaren hurbiltasunak bultzaturik (1571-1971). LinschmannSchuchardt-en edizioa (J. Leiçarragas Baskische Bücher von 1571. Estrasburgo, 1900) erabili zuen: Bizkaiko Liburutegian dagoen aleaz baliatu zen, hain zuzen. 1970an, Leizarragaren antologia bat argitaratu zuen (Euskal protestantismoa zer zen Donostia: Lur editoriala, 1970), X. Kintanaren hitzaurre batekin. Hiru urte geroago, Leizarragaren hiztegi bat argitara eman zuen Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren orrialdeetan ("Léxico empleado por Leizarraga de Briscous", FLV. 13, 1973, 61-128 orr.). Geroztik, eta hil arte, Arestik hugonotearen hizkuntza defenditu zuen, ez soilik hizkuntza poetiko baten oinarria bezala, baizik eta euskara batu baterako irtenbide posible bat bezala, 1975aren deklarapen batzuek frogatzen dutenez: El "euskara batua" (vascuence unificado) es un intento de maduración del euskara con fines didácticos, administrativos y literarios, pero este intento actual no se ha basado, desgraciadamente, en Leizarraga. Se ha propuesto otro camino, que, si bien técnicamente es menos apto, sociológicamente es más eficaz (1).

1973an, Gabrielek itzuli zuen Eliot-en Four Quartets Itzulpena, eskueskribu t:xiki bat, tinta gorriz idatzirik egun arte argitara tzeke gelditu da (nahiz 1978-an, POTT aldizkarian zati bat agertu). 1974-an argitaratu ziren Alfonso Rodriguez Castelaoren itzulpen bat (NO$ ed. Júcar, Madrid, 1974) eta Federico García Lorca-ren beste bat (Seis poemas gallegos, Akal, Madrid, 1974). Azken honetan, Arestik ohar bat jarri zuen itzulpenaren aurrean: Lorcac poema intellectual batzuc scribatu cituen gailego intellectual batetan. Nic eçagutzen dudan heus cararic intellectualencan jarri nahi ukan ditut, Leiçarragaren heuscaran.


(1) "Gabriel Aresti: la poesía es un medio de educación de las masas" ' TRIUNFO, 666, 5 de Julio de 1975, 44-45 orr.


1975-ean Valentín Paz-Andraderen Pranto Matricial poema-liburuaren argitarapen pentalingüe bat agertu zen (Edicios do Castro, Sada, 1975). Arestiren itzulpen batekin, Leiçarragaren heuscara erabiliz, noski 1976-an argitaratu ziren Boceacioren ipuinak (Dekamerone Ttipia, Donostia: Haranburu-Altuna, 1976) ortografia gaurkotu batekin agertu ziren, Luis Haranburu-Altunak berak erabaki zuenez.

Egia esan, Arestiren ortografia, etapa Leizarragazale honetan, aski kordokatzen da. Ez da arraroa, Lau Quartetto honetan, adibidez, hitz bat era desberdin batzuz idatzirik aurkitzea. Leizarragari jarraituz asmatu zituen neurri ortografikoak amaigabe gelditu ziren, beste eskueskribu batek erakusten duenez (''ABC edo heuscaraz scribatzeco erreguelac").

Zalantzarik gabe, beste itzulpen batek esistitu behar zuen. Arestik, bere azken urteetan, komunikatu zigun Ibon Sarasolari eta niri aldi batzutan, Joyceren itzulpen bat egin nahi zuela. Honela deklaratu zion cre Haranburugoian aipatutako elkar-hizketan:


El euskara es una gran lengua. Tiene toda una serie de ventajas sobre las lenguas latinas, ventajas de las que, por ejemplo, se ha sabido aprovechar el inglés. El poder hacer uso de todas las aportaciones de la cultura latina, de la cultura medieval y moderna sin integrarlas plenamente dentro de la lengua, es una de las ventajas del euskara.

Podríamos hablar de dos niveles de lenguaje. Los que hayan leído a J. Joyce en inglés y puedan comparar un Joyce y un Hemingway entenderán ésto. Por ello es prácticamente imposible traducir el Ulises de Joyce al castellano con todas las matizaciones empleadas por Joyce, y, sin embargo, puede ser perfectamente traducido al euskara sin perder ninguno de sus matices (2).



Zoritxarrez, Joyce-ren itzulpen hipotetiko hori, existitu balitz, betirako galduko litzateke. 1975-aren Irailaren 15ean, Erakunde Benemerito batek errejistro bat egin zuen nire etxean. Errejistro honetan aurkitutako material subversivo delakoa, Isaac Deutscher-en "Las raíces de la burocracia" artikuluaz eta Gabriel Arestiren eskueskribu multzo haundi batez osatzen zen. Francoren heriotzaren ondoren, eskueskribu hauk berreskuratzeko ahalegin guztiak alferrak izan ziren. Egun ere, ez dut haien destinoa ezagutzen. Maiatzeko Amen semeak bezain desagerturik diraute. Eta haien artean, posibleki, Joyce-ren euskal itzulpen bakarra.

Ikus daitekeenez, Arestiren azken itzulpen gehienak (Castelao, Paz-Andrade, Lorca) gailegotik euskaratu ziren. Ez da harritzekoa: alde batetik, Gabrielek adiskidetasun hestu bat mantentzen zuen, aspalditik, poeta gailego batzuekin (Manuel Alaria, Xesus Alonso Montero, Xose Luis Mendez Ferrin...) baina, arrazoirik importanteena, nire ustez, gailegoaren izakeran datza. Hizkuntza erromanikoen artean, gailegoa da, dudarik gabe, arkaikoena.

Gailegoz egindako literatura zen, beraz, arlo apropos bat irtenbide linguistiko berriaren (2) Ibid.

Arriba width=

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Departamento de Cultura, Juventud y Deporte - Diputación Foral de Gipuzkoa
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net