Laguna, aspalditik ezaguna / Amigo, viejo conocido
Bere bizitzan zehar harreman sendoak izan zituen Gabriel Arestik orduko euskal kulturako pertsona nagusiekin. Gutuneriak horien berri eman du. 1950-1960an hasten dira literatur loturak. 1960-70 bitartekoek loturen aberastasuna adierazten dute eta 1970tik aurrekoek belaunaldi gaztearekin izan zuen lanaren izaera.