Kantu luze bat, zintzo, egiazti / Un canto largo, sincero, verdadero
Poesiaren hedabide ederra izan da musika. Gabriel Arestiren poemak laster zabaldu ziren kantari berrien ahotan. Egun da Santimamiñe edo San Simon eta San Judas ezagun bihurtu dira gure artean. Oskorri taldeak diska osoa eratu zuen Gabriel Arestiren poemekin, Gabriel Arestiren oroimenez.